miércoles, 14 de enero de 2009


Egunon guztioi, hemen duzue sotu berri dugun bidaiaktb Mendia telebista, kate honetan mendiei eta bestelako ibilbideei buruzuko dokumentalak, elkarrizketak eta bideolanak ikus daitezeke.

Bidaiaktb mendia bidaiak tlebistaren kate bat da, web orrialde hontan bidaiak telebista osatzen duten beste 3 katez gosatzeko aukera izango duzue.

Besterik gabe hemen duzue Bidaiaktb Mendia, zuen gustokoa izatea espero dugu.



(mogulusekin arazoak direla eta programazio zehatza egitea ezinezkoa izan zaigu, hala ere, programazioa hemen idaztea pentsatu dugu ikusleok gida bat izan dezazuen, parkatu eragozpenak)

Prgramazioa gmt+1 ordu tartean oinarrituta dago.

-02:33: Pirinioei buruzko dokumentalak (37') eta Pirineos desde el aire dokumentala (47').

-03:57: Alpeei buruzko dokumentalak.

-06:04: Asiako Mendiak, Subida al everest (20'), The rest of Everest(33'), Flying to Nepal (41'), Mreveilles de L'Himalaya (41') eta Himalaya with Michael Palin (58').

-09:20: Iberoamerikako mendikateei buruzko dokumentalak.

-12:06: Estatu Batuak, Yellowstondik Coloradora.

-13:05: Mendizaleekin elkarrizketak, Ferrán Latorre, Carlos Pauner, Josep Manuel Anglada, Kurt Diemberger, Reinhold Messner, Carlos Soria, Simone Moro, Juanito Oiarzabal, Iván Vallejo eta Edurne Pasaban.

-14:35: Komedia, El Hormigero programaren hainbat sketch (25').

-15:10: Camino de Santiago arte y historia. Donejakue bidearen dokumental sorta interesgarria, Artehistoria.com-ek ekoiztutakoa (50').

-16:10: Donejakue Bidea egin dutenen esperientziak eta bideoak.

-20:00: Beste dokumentalak, El camino de santiago welcome (10'), Historia de la himanida (las cruzadas y el camino de Santiago eta el camino de Santiago) (84'), el camino de las estrellas(97').

-23:13: Gazteluen bidea, Irlanda (5'), Ezkozia (5') eta España (17').

-23:39: Mendiari buruzko dokumentalak, Guia de Montaña (10'), BBC Mountains (46'), Planet Earth Mountains (49') Rocky mountains (58') eta Ask the Mountains (7').


On demand programazioa

-Mendia TB introak
  • Elkarrizketak intro (24'')
  • Alpeak intro (17'')
  • Gazteluak intro (21)
  • Michael Palin introa (22'')
  • Mendiari buruzko introa (17'')
  • Iberoamerika introa (22'')
  • Estatu Batuak introa (19'')
  • Donejakue bidea historioa introa (15'')
  • Erabiltzaileen bideoak introa (19'')
  • Donejakue bidea arte y historia introa (22'')

-Bidaiak TB intro orokorra (1')

-Lorenzo Sainz mendizaleari egindako elkarrizketa (5')

Egileak: Aitor Tejedor, Aitor Sainz, Iñaki Lauzirika eta Patricia Ibarrondo.

domingo, 28 de diciembre de 2008

IKUS DEZAGUN KONTZEPTUAK PAREKATUZ...

0. Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz. JIRAFA

1. Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea. SLOW MOTION

2. Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz. TELEPROMPTERRA

3. Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko BITAKORA

4. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.KLAKETA

5. Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.CLOSE UP

6. Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama. DOLLY

7. Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena. JINGLE

8. Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa. CLIMAX

9. Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea. EKOIZPENA

NOR DA PERTSONAIA EZKUTUA?

0. Errusian sortu zen, Murom hirian hain zuzen, 1899an; eta 1982an hil zen. AEBetan bizitza profesionala egin zuen asmatzaile honek Vladimir zeukan izena. Aditu askok diote bera izan zela telebista elektronikoaren eta bideoaren aita. 1923an, ikonoskopioa asmatu zuen, hau da, irudiak jasotzeko tutua. 1929an kineskopioa ere asmatu zuen. Westinghouse eta Radio Corporation of America (RCA) enpresetan lan egin zuen. II. Mundu Gerran AEBetako gobernurako aholkulari zientifikoa izan zen.
Vladimir Zworykin




1. CNN telebista kate ospetsuaren jabea eta gizon aberatsa. 1938. urtean sortu zen eta Robert Edward izena jarri zioten gurasoek. Familia aberats baten hirugarren pertsonaia ospetsua. 2002an, 9.300 milioi dolar galdu zituen AOL Time Warner enpresak kolapsoa eduki zuenean merkatuan. United Nations Foundation-i mila milioi dolar eman zion. Jane Fonda artistarekin egon zen ezkondurik.
Ted Turner



2. Kazetari, idazle, telebistalari eta kultur eragile gipuzkoarra. Urrestillan jaioa, 1938an. Merkataritza ikasketak egin ostean, Loiolako Herri Irratian hasi zen esatari lanetan 1962tik 1982ra bitartean. Ez dok amairu taldearen sortzaileetarikoa eta ETBko erredaktore-burua 1983tik 1985ra. Euskaltzain urgazlea eta ETBko zuzendari eta programazio-buru ohia izan zen. Liburu batzuen idazlea: Noiz amatxo? eta Euskal dantzak, kasurako.
Jose Mari Iriondo



3. 3. Euskal Telebistaren proiektua pertsonaia honek burutu zuen. Tolosan jaio zen 1928an eta aita idazle ospetsua izan zen Tolosako alkatea eta EAJkidea izateaz gain. Bere ekimenez ETBz gain, HABE, Euskadi Irratia eta Euskadiko Orkestra sinfonikoa ere sortu ziren.
Ramón Labayen

jueves, 11 de diciembre de 2008

lunes, 27 de octubre de 2008

ETB 3

ETB 3 Euskal Telebistak barne hartzen duen hirugarren kanala da. Duela gutxi hasi zen emititzen, 2008ko urriak 10ean hain zuzen ere. Eduki guztiak euskaraz eskaintzen dira eta soilik TDT sistemaren bidez ikusi daiteke kanal berri hau.
Kanal honen targeta umeak eta gazteak dira, Betizu saioan agertzen diren marrazki bizidunak eta serieak emititzen baitira gehien bat; hala ere, dokumentalak eta kanalak berak produzitutako espazioak ere topa ditzakegu.
Lehen esan bezala, ETB 3 TDT sistemaren bidez ikusi daiteke soilik, beraz, ezin da seinale analogikoaren bidez topatu.
Bukatzeko, 2009an, uda aldera, ETBk bere laugarren kanala martxan jarrito du, ETB 4 alegia. Kanal honen programazioan gaztelaniaren eta euskararen proportzioa berdina izango da. Edukien artean, albiste saio instituzionalek eta antzekoek okupatuko dute denboraren zati nagusia, baina horretaz aparte, dokumentalak, programazio kulturala, erreportaiak eta hainbat filmek ikusi ahal izango dira ere.

martes, 21 de octubre de 2008

TOP 7

Hona hemen ikusentzunezko baliabideak eskaintzen dituzten web-orrien artean aukeratu ditudan zazpi web-guneak:

Youtube (www.youtube.com)
Web-gune honek gai askotariko bideoak ikusteko aukera ematen du, baita bideoak igo, komentatu eta baloratzeko aukera ere. Hartu duen dimentsio globala ematen dituen aukera ugariei esker lortu du, eta oso gauza logikoa da nire ustez hori gertatu izana.

Mogulus (www.mogulus.com)
Mogulus bideoak gordetezn dituzten web orrien artean, berezienetakoa da. Bertan erregistratzen den bakoitzak, telebista propio bat sor dezake, gustuko edukiak sartuz bertan, baina niretzako harrigarriena, zuzenean emititzeko aukera ematea da, benetako telebista baten funtzioa eginez nolabait.

Metacafe (www.metacafe.com
Youtuben antzera funtzionatzen duen web-gunea da. Bideoak igo eta ikusteko aukera ematen du, aniztasun handia eskainiz.

MobuzzTv (www.mobuzz.es)
Orrialde honetan batez ere teknologia eta Interneti buruz hitz egiten da. Iraupen laburreko saioak emititzen dira egunero, aurkezle batzuek zuzendutak, eta bertan, tonu ironikoa erabiltzen dute aipatutako gaiei buruz mintzatzeko.

Google (www.google.com)
Hain famatua bilakatu den bilatzaile honek Youtube erosi zuen 2006an. Bideoak igotzeko zerbitzu propioa du, beta fasean dago, eta bai publikoak diren zein baimen berezia behar duten bideoak ikusi daitezke.

Antena 3 (www.antena3videos.com)
Guztiontzat ezaguna den telebista kate honek Interneten duen web orrian, bideoak iksutek osekzioa sortu du. Bertan, telebistan emititzen dituen saio gehienak iksuteko aukera dago, zuzenean ezin izan badira ikusi, edo berriz ere ikusi nahi baldin badira...

Euskaltube (www.euskaltube.com)
Izenak berak erakusten duenez, Youtuberen imitazio bat izan daiteke web hau. Izan ere, aukera berdinak eskaintzen ditu, baina euskaraz dauden bideoak agertzen dira soilik. Agian Googlek ez du erosiko, baina euskaraz zer nolako web orriak egin daitezkeen erakusteko balio izango du.

Herri Izenak

Hona hemen praktika honetan nire ustez zuzen dauden esaldiak:

0.B
Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako
bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.A
Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan

2.A
Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak

3.A
Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.A
Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta
euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.A
Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen
hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.A
Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur