lunes, 27 de octubre de 2008

ETB 3

ETB 3 Euskal Telebistak barne hartzen duen hirugarren kanala da. Duela gutxi hasi zen emititzen, 2008ko urriak 10ean hain zuzen ere. Eduki guztiak euskaraz eskaintzen dira eta soilik TDT sistemaren bidez ikusi daiteke kanal berri hau.
Kanal honen targeta umeak eta gazteak dira, Betizu saioan agertzen diren marrazki bizidunak eta serieak emititzen baitira gehien bat; hala ere, dokumentalak eta kanalak berak produzitutako espazioak ere topa ditzakegu.
Lehen esan bezala, ETB 3 TDT sistemaren bidez ikusi daiteke soilik, beraz, ezin da seinale analogikoaren bidez topatu.
Bukatzeko, 2009an, uda aldera, ETBk bere laugarren kanala martxan jarrito du, ETB 4 alegia. Kanal honen programazioan gaztelaniaren eta euskararen proportzioa berdina izango da. Edukien artean, albiste saio instituzionalek eta antzekoek okupatuko dute denboraren zati nagusia, baina horretaz aparte, dokumentalak, programazio kulturala, erreportaiak eta hainbat filmek ikusi ahal izango dira ere.

No hay comentarios: