martes, 21 de octubre de 2008

TOP 7

Hona hemen ikusentzunezko baliabideak eskaintzen dituzten web-orrien artean aukeratu ditudan zazpi web-guneak:

Youtube (www.youtube.com)
Web-gune honek gai askotariko bideoak ikusteko aukera ematen du, baita bideoak igo, komentatu eta baloratzeko aukera ere. Hartu duen dimentsio globala ematen dituen aukera ugariei esker lortu du, eta oso gauza logikoa da nire ustez hori gertatu izana.

Mogulus (www.mogulus.com)
Mogulus bideoak gordetezn dituzten web orrien artean, berezienetakoa da. Bertan erregistratzen den bakoitzak, telebista propio bat sor dezake, gustuko edukiak sartuz bertan, baina niretzako harrigarriena, zuzenean emititzeko aukera ematea da, benetako telebista baten funtzioa eginez nolabait.

Metacafe (www.metacafe.com
Youtuben antzera funtzionatzen duen web-gunea da. Bideoak igo eta ikusteko aukera ematen du, aniztasun handia eskainiz.

MobuzzTv (www.mobuzz.es)
Orrialde honetan batez ere teknologia eta Interneti buruz hitz egiten da. Iraupen laburreko saioak emititzen dira egunero, aurkezle batzuek zuzendutak, eta bertan, tonu ironikoa erabiltzen dute aipatutako gaiei buruz mintzatzeko.

Google (www.google.com)
Hain famatua bilakatu den bilatzaile honek Youtube erosi zuen 2006an. Bideoak igotzeko zerbitzu propioa du, beta fasean dago, eta bai publikoak diren zein baimen berezia behar duten bideoak ikusi daitezke.

Antena 3 (www.antena3videos.com)
Guztiontzat ezaguna den telebista kate honek Interneten duen web orrian, bideoak iksutek osekzioa sortu du. Bertan, telebistan emititzen dituen saio gehienak iksuteko aukera dago, zuzenean ezin izan badira ikusi, edo berriz ere ikusi nahi baldin badira...

Euskaltube (www.euskaltube.com)
Izenak berak erakusten duenez, Youtuberen imitazio bat izan daiteke web hau. Izan ere, aukera berdinak eskaintzen ditu, baina euskaraz dauden bideoak agertzen dira soilik. Agian Googlek ez du erosiko, baina euskaraz zer nolako web orriak egin daitezkeen erakusteko balio izango du.

No hay comentarios: